191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

217/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, zeinaren bidez indargabetzen baita ekainaren 30eko 182/1997 Foru Dekretua; azken horrek arautzen ditu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak jendaurreko salmentarako instalazioetan eskaintzen den automoziorako gasolina eta gasolioaren hornidura zerbitzuan.

ZIOEN AZALPENA

Zerbitzu jardueretan libreki hasi eta aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legeak ezarri zuen ezen zerbitzu jarduera batean hasi eta aritzeko nahitaezko baldintza guztiek bat etorri behar dutela, besteak beste, interes orokorreko arrazoi premiatsu batek ekarritako justifikazioarekin eta harekiko proportzionaltasunarekin.

Ekainaren 30eko 182/1997 Foru Dekretuak azaroaren 23ko 17/2009 Legearen beharkizunekin bat ez zetozen baldintza batzuk jarri zituen jardueran aritzeko, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak aski babesturik egonik kontsumitzaileen babeserako araudi orokorrarekin, sektorea ukitzen duen metrologiako arauketa berariazkoarekin eta hornidurako erregaien kalitatea bermatzeko erregelamenduzko zehaztasunekin.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Indargabeturik gelditzen da 182/1997 Foru Dekretua; foru dekretu horrek arautzen ditu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak jendaurreko salmentarako instalazioetan eskaintzen den automoziorako gasolina eta gasolioaren hornidura zerbitzuan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1911810