190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua, errege dekretu horrek onetsi baitzuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua;

Kontuan harturik Alkatetzaren 377/2019 Ebazpena, ekainaren 20koa, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Rafael Martinena López bigarren alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak irailaren 14tik 29ra, biak barne, egun horietan nire ordez bete ditzan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz. Laneko arrazoiengatik ezinezkoa izan da eskuordetzea Julia Manrique España lehen alkateordearen esku uztea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Osoko Bilkurari haren berri ematea hurrengo bilkura arruntean.

Castejónen, 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1911857