190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Udalkideen ordainsariak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz,

Ondokoa erabaki da, osoko bilkuran diren guztiak bat etorririk:

1. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatzea, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik 100 euro ezarrita; zenbateko horiek ordainduko dira, aurrekontuaren partida amaitu arte.

2. Zinegotziek karguan aritzean sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izanen dira.

3. Zenbateko horiek hurrengo urteetan ere indarrean izanen dira, non eta osoko bilkuran ez den horri buruzko beste erabaki bat hartzen.

4. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua betez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Beraskoainen, 2019ko irailaren 12an.–Jarduneko alkatea, Jesús María Zubillaga Urabayen.

Iragarkiaren kodea: L1911829