2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
8/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Udalaren 2019ko aurrekontuan 8. aldaketa onesteko espedientea jendaurrean egon da, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik, kexurik edo oharrik (iragarkia argitaratu zen 2019ko abuztuaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean), behin betiko onetsitzat jotzen da, eta ondotik laburturik argitaratzen, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin:
Kreditu berezia.
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| 0-3 urtekoendako ikastetxeko estalpeko sabaian esku hartzea | 13.182,74 |
| Eraikinaren estalkian esku hartzea | 22.147,36 |
Aldaketak, guztira | 35.330,10 |
Finantzaketa:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza | 18.878,97 |
| Diruzaintzako gerakina | 16.451,13 |
Finantzabideak, guztira | 35.330,10 |
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L1911837