190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

NA-10418 tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa, aditzera ematen da ezen, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Aezkoako Batzarre Nagusiko idazkaritzan, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Epe horren barrenean uko espresa aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartu beharreko tokiak: Aezkoa mendia, 1 zenbakia duena Nafarroako erabilera publikoko mendien katalogoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ariben, 2019ko irailaren 13an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L1911856