190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2019ko irailaren 12ko 16/2019 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Virginia Atanes Galechen esku utzi du heldu den 2019ko urriaren 25ean Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urzainkin, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Félix Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L1911817