190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Ultzamako Udaleko alkateak, 2019ko irailaren 13an, 205/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “ezkontza zibilak egiteko eskumena Ultzamako zinegotzi guztien esku uztea”.

–Ikusirik ezen, ezkontza zibilei buruzko araudiaren arabera, udaletako alkatetzari dagokiola ezkontza egiteko eskumena.

–Ikusirik komeni dela Udal honen egoitzan ezkontza zibilak egiteko eginkizunak udalbatzako gainerako zinegotziek ere izatea, ondoko hauek baitira: Ekaitz Astiz Martínez, Jesús Larretxea Lazkano, Nicasio Doray Bengoechea, Izaskun Anduaga Echeverria, Francisco Pérez Arregui, Mikel Herranz Oiz, Cristina Altuna Ochotorena eta Francisco M.ª Iribarren Altuna.

–Ikusirik Ultzamako Udaleko Alkatetzak ez duela eragozpenik ezkontza zibilak egiteko eskumena beste baten esku uzteko, eta aipatutako zinegotziek horretarako prestutasun osoa agertu dutela.

–Ikusirik eskumenak beste baten esku uztearen arloan honako arau hauek ezartzen dutena: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko ren 23.4 eta gainerako artikulua, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

–Ikusirik, orobat, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren edukia.

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Ultzamako Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena udalbatzako gainerako zinegotzien esku uztea, ondoko hauek baitira: Ekaitz Astiz Martínez, Jesús Larretxea Lazkano, Nicasio Doray Bengoechea, Izaskun Anduaga Echeverria, Francisco Pérez Arregui, Mikel Herranz Oiz, Cristina Altuna Ochotorena eta Francisco M.ª Iribarren Altuna.

Bigarrena.–Zinegotzi horiei jakinaraztea eskudantziak beren esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen du indarra, ahalmen hori ematen baitu azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala betez urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua (lege horren bidez tratatu zen Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1911867