190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2019ko 596. Ebazpenaren bidez (maiatzaren 30ekoa) onetsi zen administrari-ofizial izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 24an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzaren 809/2019 Dekretuaren bidez, onetsi zen deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 2019ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, irailaren 5ean.

Deialdiaren 4.2 baldintzan ezarritako erreklamatzeko epea iraganik, eta horrelakorik aurkeztu ez denez, bidezko da

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak: Fernando Del Prado Abadía.

Baztertuak: inor ez.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udaleko iragarki-taulan argitara dadila agintzea.

Vianan, 2019ko irailaren 11n.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1911789