189. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

235/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten duena, martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez ziren kontzejuetan.

Nafarroako kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera, hauteskunde partzialak eginen dira kontzeju-hauteskunde orokorretan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez ziren kontzejuetan; kontzeju-hauteskunde partzialetarako deialdiak hauteskunde orokorretarako ezarritakoari jarraituko dio, eta hauteskunde eguna udal-hauteskunde partzialen egun bera izanen da.

Martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontzeju-hauteskundeetarako deialdiarekin batera kontzejuen zerrenda argitaratuko da, udalez udal elkarturik, kontzeju bakoitzeko populazioa adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere, batzuetan kontzeju irekiko lehendakaria soilik eta beste batzuetan kontzeju-batzarreko lehendakaria eta bokalak.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 23an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Kontzeju-hauteskunde partzialetarako deialdia egiten da, martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez ziren kontzejuetan, honako postu hauek betetzeko:

a) Kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetako lehendakariak.

b) Lehendakaria eta lau bokal izanen dituen batzarra eratu behar duten kontzejuetako batzarretako kideak.

c) Kontzejuetako batzarreko lehendakaria eta bokalak, 1.000 biztanle edo gehiago izateagatik kontzejua gobernatu eta administratzeko batzarra (lehendakaria eta sei bokal izanen dituena) eratu behar duten kontzejuetan.

2. artikulua. Honako hau izanen da kontzeju-hauteskunde partzialak egiteko eguna: 2019ko azaroaren 17a, igandea.

3. artikulua. Foru dekretu honek deitutako hauteskundeak ondokoek aginduko dituzte: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikulua, Nafarroako kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, Nafarroako kontzeju-hauteskundeetan erabili behar diren baliabide materialen ezaugarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 125/1991 Foru Dekretua, eta Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak onesteko Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27an hartutako Erabakia.

4. artikulua. Hauteskundeetarako deialdiak barne hartzen dituen kontzejuen zerrenda onesten da (alfabetoaren arabera ordenatuta), udalez udal elkarturik. Foru dekretu honen eranskinean jaso da, kontzeju bakoitzeko populazioa adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere, batzuetan kontzeju irekiko lehendakaria soilik eta beste batzuetan kontzeju-batzarreko lehendakaria eta bokalak.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek udal-hauteskunde partzialetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko irailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

UDALA

KONTZEJUA

BIZTANLEAK
(2018-1-1)

HAUTATU BEHARREKO POSTUAK

Mendaza

Acedo

115

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Berriobeiti

Aizoáin / Aitzoain

451

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Alkotz

186

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Deierri

Alloz / Allotz

101

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Unciti

Alzórriz

38

Kontzeju irekiko lehendakaria

Valle de Ollo/Ollaran

Anoz

25

Kontzeju irekiko lehendakaria

Esteribar

Antxoritz

33

Kontzeju irekiko lehendakaria

Longida

Aos

50

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Allin

Arbeiza

189

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Romanzado

Arboniés

47

Kontzeju irekiko lehendakaria

Izagaondoa

Ardanaz de Izagaondoa

39

Kontzeju irekiko lehendakaria

Anue

Aritzu

44

Kontzeju irekiko lehendakaria

Deierri

Arizaleta / Aritzaleta

39

Kontzeju irekiko lehendakaria

Ultzama

Arraitz-Orkin

207

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Zabaltza

Arraiza

89

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Araitz

Arribe-Atallu

242

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Artzi

Arrieta

33

Kontzeju irekiko lehendakaria

Larraun

Arruitz

93

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Unciti

Artaiz

39

Kontzeju irekiko lehendakaria

Oltza Zendea

Artázcoz

26

Kontzeju irekiko lehendakaria

Urraúl Bajo

Artieda

148

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Nabaskoze

Aspurz

25

Kontzeju irekiko lehendakaria

Larraun

Astitz

36

Kontzeju irekiko lehendakaria

Ultzama

Auza

156

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Goñi

Azanza

37

Kontzeju irekiko lehendakaria

Araitz

Azkarate

94

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Eguesibar

Azpa

22

Kontzeju irekiko lehendakaria

Larraun

Azpirotz-Lezaeta

68

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Eguesibar

Badostáin

349

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Larraun

Baraibar

78

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Deierri

Bearin

190

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Juslapeña

Beorburu

31

Kontzeju irekiko lehendakaria

Anue

Burutain

89

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Longida

Ekai de Lónguida / Ekai-Longida

82

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Noain (Elortzibar)

Elorz / Elortz

287

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Eltso

67

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Eltzaburu

144

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Oláibar

Endériz

113

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Erro

Erro

145

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Galar

Esparza

362

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Anue

Etsain

35

Kontzeju irekiko lehendakaria

Araitz

Gaintza

69

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Galar

Galar

135

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Allin

Galdeano

60

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Imotz

Goldaratz

38

Kontzeju irekiko lehendakaria

Larraun

Gorriti

89

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Gorrontz-Olano

31

Kontzeju irekiko lehendakaria

Odieta

Guelbenzu / Gelbentzu

37

Kontzeju irekiko lehendakaria

Gesalatz

Guembe

31

Kontzeju irekiko lehendakaria

Gorza

Igal / Igari

14

Kontzeju irekiko lehendakaria

Igúzquiza

Igúzquiza

196

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Araitz

Intza

66

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Iraizotz

261

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Gesalatz

Iturgoyen

91

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Itza

Iza

135

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Basaburua

Jauntsarats

41

Kontzeju irekiko lehendakaria

Aranguren

Labiano

149

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Bertizarana

Legasa

268

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Leotz

Leoz

25

Kontzeju irekiko lehendakaria

Erro

Lintzoain

64

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Ultzama

Lizaso

162

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Mendaza

Mendaza

91

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Goñi

Munárriz

58

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Cizur

Muru-Astráin

67

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Imotz

Muskitz

38

Kontzeju irekiko lehendakaria

Bertizarana

Narbarte

288

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Nabaskoze

Navascués

101

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Anue

Olague

244

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Oláibar

Olaiz

35

Kontzeju irekiko lehendakaria

Valle de Ollo/Ollaran

Saldise

12

Kontzeju irekiko lehendakaria

Artzi

Saragüeta / Saragueta

19

Kontzeju irekiko lehendakaria

Ultzama

Suarbe

49

Kontzeju irekiko lehendakaria

Urraúl Bajo

Tabar

55

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Larraun

Uitzi

112

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Unciti

Unciti

75

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Cizur

Undiano / Undio

211

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Igúzquiza

Urbiola

46

Kontzeju irekiko lehendakaria

Artzi

Úriz / Uritz

20

Kontzeju irekiko lehendakaria

Imotz

Urritza

35

Kontzeju irekiko lehendakaria

Deierri

Villanueva de Yerri / Hiriberri Deierri

60

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Deierri

Zábal / Zabal

83

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Imotz

Zarrantz

16

Kontzeju irekiko lehendakaria

Esteribar

Zubiri

431

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Metauten

Zufía

76

Batzarreko lehendakaria eta lau bokal

Iragarkiaren kodea: F1912373