188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran eta udalbatzako kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, hasiera batean onetsi zuen aldaketa indarrean den plantilla organikoan.

Aldaketak idazkariaren lanpostuaren hizkuntza-eskakizunari eragiten dio, izan ere, euskarazko C1 jakite-maila aldatzen baita, derrigorrezkoa izatetik %10eko merezimendua izatera.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236.2 eta 276. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Ezkabarten, 2019ko irailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1911859