188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAURRITZ

Hirigintzako lizentziei buruzko eskumenak eskuordetzea,
Odietako Udalaren alde

Ziaurrizko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abuztuaren 10ean egin bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Odietako Udalaren esku uztea hirigintzako lizentziak emateko eskumena, honako hauetan araututako egintzak hartzen dituena: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190.etik
197.era eta horiekin bat datozen artikuluak (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Hirigintzako Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina) edo gai horri buruz indarrean diren legezko xedapenak.

Bigarrena.–Odietako Udalak Kontzeju honi jakinarazi behar dizkio udal-mugarte honetan eragina duten hirigintzako lizentziak emateari buruz hartutako erabakiak, 15 eguneko epean jakinarazi ere, eta erantzun beharko die gaiari buruz Kontzejuak egiten dituen informazio eskaerei.

Hirugarrena.–Kontzejuak noiznahi baliogabetzen ahal du erabaki honen bidez eskuordetutako eskumena, baldin eta Odietako Udalak betetzen ez badu 2. puntuan xedatutakoa.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Odietako Udalera igortzea, behar diren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Erabaki hau indarrean sartuko da Odietako Udalak eskuordetutako eskumena onartzen duenean.

Hori guztia dela eta, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Ziaurritzen (Odieta), 2019ko abuztuaren 10ean.–Kontzejuko burua, Maite Larretxea Zilbeti.

Iragarkiaren kodea: L1911889