188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, Burlatako kultur entitateetarako laguntzena, zeinak baitira 2019an kultur eta arte jarduerak egiteko

Oharra: testua osorik Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 472483.

1.–Xedea.

Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, festekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, eta Burlatako udalerrian antolatu eta kultur edo arte izaera duten bestelako jarduerak.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbu izaera nabarmenki herrikoia eduki eta herritar guztientzat direnak, baldin eta aldez aurretik Kultur Patronatuak baimendutakoak badira.

–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.

–Gauzaz ordaintzen diren kultur jardueren sariak, trofeoak eta ordainketak.

Deialdi honen konpromisoak ordaintzeko 115.000 euro baimentzen dira, 2019ko aurrekontuko 33400-4820001 partidatik, dirulaguntzei buruzko deialdi arruntetik.

2.–Eskakizunak.

Laguntza hauen onuradunek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.

b) 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.

c) Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.

d) Ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoeraren batean dauden entitateek.

3.–Aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Oinarriak Kultur Etxean jasotzen ahalko dira, Patronatuko Batzarrak onetsi eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Ordutik aurrera, Udalaren web-orrian ere egonen dira interesdunen eskura: www.burlada.es.

3.2. Eskaerak Burlatako Kultur Etxean aurkez daitezke (Bentetako Ingurabidea, 1). Azken eguna azaroaren 15a izanen da, osteguna.

Burlatan, 2019ko irailaren 6an.–Burlatako Kultur Patronatuko burua, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1911673