188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRI

2019ko lan publikoaren eskaintza

Ikusirik 2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa, non argitaratu baitzen Irunberriko Udalaren 2019ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (aipatutako legeak jorratu zituen Toki Araubidearen Oinarriak).

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Irunberriko Udalaren 2019ko lan publikoaren eskaintza hau onestea:

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, peoia, 5 zenbakidun lanpostua, E mailakoa, plantillan lanpostu kopurua handitu gabe.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lan Publikoaren Eskaintza hau betetzeko deialdiaren bidez eginen den hautapen prozeduraren aurreko urrats gisa.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Irunberrin, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1911965