188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Iruñeko Udal Planeko
XXIII. UIko ZNO-1aren UM-1ean jarduteko, Sadar estadioa.
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko irailaren 16an:

JOB 16-SEP-19 (3/CV)

Ikusirik Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren Sadar Estadioa agiria –Iruñeko Udal Planeko XXIII. UIko ZNO-1aren UM-1 Unitate Morfologikoarena, Angel María Ardanaz Rípodas jaunak Osasuna Klub Atletikoaren izenean 2019ko abuztuaren 28an aurkeztutakoa–, eta bat etorrita hala Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2019ko abuztuaren 30ean emandako txostenarekin nola Hirigintza Gerentziako legelariak 2019ko irailaren 6an emandakoarekin, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Iruñeko Udal Planaren XXIII. UIko ZNO-1aren UM-1 Unitate Morfologikoan (Sadar Estadioa) esku hartuko duena, eta xede duena estadioa zaharberritu eta handitzea.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, eta iragarkiak argitara ematea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1912255