188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea finken normalizazioaren aldaketa, katastroko 5. poligonoko 1703. eta 1199. lurzatietan, zeinak baitira Belosogoitiko U.I. IX unitateko A-4 eremukoak eta ZO-1 zonakoak (San Juan de Dios Ospitalea)

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-SEP-19 (10/CV).

«Finken normalizazioaren aldaketa egiteko proiektua (katastroko 5. poligonoko 1703. eta 1199. lurzatietan, zeinak baitira Belosogoitiko U.I. IX unitateko A-4 eremukoak eta ZO-1 zonakoak) jendaurrean egon zen, hasierako onespenaren ondoren (JOB de 12-06-2019 (7/CV)). Epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik jaso; hortaz,

1.–Behin betiko onestea finken normalizazioaren aldaketa egiteko proiektua (katastroko 5. poligonoko 1703. eta 1199. lurzatietan, zeinak baitira U.I. IX unitateko A-4 eremukoak eta ZO-1 zonakoak –Belosogoiti–) San Juan de Dios Ospitaleak sustaturik.

2.–Oroitaraztea ezen normalizatzeko proiektu honen ondoriozko gastu guztiak haren sustatzailearen bizkar izanen direla.

3.–Argitara bedi erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta eman bekie horren berri ukitutakoei.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 13an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1911890