188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko irailaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, eraikingintza-ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 eta 262.2 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, eraikingitza-ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1912234