188. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Herri-lurren desafektazioa erabilera lagatzeko

Eloko Udalak, 2019ko irailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen 495 metroko azalera desafektatzea 1. poligonoko 105. lurzatian, haren erabilera lagatzeko Agoizko Udalari Tejeria hobiaren Memoriaren Parkea egiteko, Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu baita.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Elon, 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1911862