187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

227/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Carlos Amatriain Busto jauna Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko estatutuen 15. artikuluak ezartzen du aipatu erakunde autonomoaren zuzendariordeen izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen duela, foru dekretuaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik. Estatutu horiek abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Carlos Amatriain Busto jauna Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1911800