187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

226/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Adela González Díez andrea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde nagusia, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela aipatu erakunde autonomoaren zuzendariordeak, foru dekretu bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik. Estatutu horiek abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 11n egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Adela González Díez andrea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren zuzendariorde nagusia, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1911799