187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Laura San Martín Sánchez de Muniáin andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak (zerbitzuko zuzendari maila izanen dutenak), foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik proposamena eginda.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Laura San Martín Sánchez de Muniáin andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1911795