187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

221/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Unai Garbisu de Goñi jauna Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen ditu foru dekretu bidez, departamentu eskudunen titularrek proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko irailaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Unai Garbisu de Goñi jauna Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1911794