187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko irailaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 4. artikuluan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1911762