187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, honako arau honetan: ordenantza, arautzen dituena Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2019ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza bat arautzen dituena Uxueko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin.

Uxuen, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1911834