187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea,
lanaldi partziala dutenentzat

Ribaforadako Udalak, 2019ko irailaren 11n egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Erabakitzea Tirso Calvo Zardoya alkate udalburuak Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak gauzatu behar dituela, dedikazio partzialeko araubidean, gutxienez 25 ordu arituz astean.

Bigarrena.–Tirso Calvo Zardoya alkateak kargua dedikazio partzialeko araubidean beteko duenez, alkatearendako honako ordainsari hauek ezarriko dira, ondorioak 2019ko abuztuaren 23tik aurrera izanik: hemezortzi mila (18.000) euroko urteko zenbateko gordina, hamalau pagatan banatuta; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak.

Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Hirugarrena.–Ezartzea zinegotzi eta lehen alkateorde den Noemí Beatriz Hernández Rodríguezek beteko dituela bere dituen lehen alkateordearen eginkizunak gehi Musika Eskola erakunde autonomoko burutza eta informazio batzorde batzuetakoa, dedikazio partzialeko araubidean, gutxienez ere 15 ordu astean.

Laugarrena.–Zinegotzi eta lehen alkateorde den Noemí Beatriz Hernández Rodríguezek alkateak kargua dedikazio partzialeko araubidean beteko duenez, harentzako honako ordainsari hauek ezartzen dira, ondorioak 2019ko irailaren 12tik aurrera izanik: 7.000 euroko urteko zenbateko gordina, hamalau pagatan banatuta; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak.

Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Bosgarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko Ribaforadako Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Seigarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, maiatza baino lehenago, dagokion dirulaguntza eskatu beharko dela, bat etorriz abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin edo hura ordezten duenarekin (foru lege horrek ezartzen ditu toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

Zazpigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Ribaforadan, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1911835