187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Xehetasun azterketa, Etxalekuko 8. poligonoko 147. lurzatian. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2019ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mariano Astiz Landiribarrek Etxalekuko 8. poligonoko 147. lurzatian sustatutako xehetasun azterketa.

Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Imotzen, 2019ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L1911831