187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2019 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez ebatzi zen berritzea 2019-2020 ikasturtetik aurrera Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hezkuntza Bereziko unitateen hezkuntza ituna.

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, bertan adierazita ebazpen horren III. eranskina aldatu behar dela Iruñeko San Ignacio ikastetxearen aipamenean, honela: GNOko bi unitateen ordez, GNOko unitate bat eta BHIBU bat jartzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, jarraian agertzen den bezala, Iruñeko San Ignacio ikastetxeko Hezkuntza Bereziko unitate itunduen aipamenean, 2019-2020 ikasturtearen hasieratiko ondorioekin.

Honako hau dioen tokian:

III. ERANSKINA

Hezkuntza Bereziko itunak berritzea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2018-2019

UNITATE KOPURUA

2019-2020

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

Iruña

SAN IGNACIO

1 GNO

1 BHIBU

2 GNO

2 GNO

Honako hau behar du:

III. ERANSKINA

Hezkuntza Bereziko itunak berritzea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2018-2019

UNITATE KOPURUA

2019-2020

Itunduak

Eskatutakoak

Itunduak

Iruña

SAN IGNACIO

1 GNO

1 BHIBU

1 GNO

1 BHIBU

1 GNO

1 BHIBU

Aldaketa honek ez du kreditu gehikuntzarik ekartzen.

2. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezake ikastetxe interesdunak, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1911633