187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2019 EBAZPENA, iraiaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Robo ibaiaren arroaren saneamendua” izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko fasea ebatzi, eta horiek behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 623/2019 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunetarako.

Jendaurreko aldia igaro eta alegaziorik jaso ez delarik, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Robo ibaiaren arroaren saneamendua” izeneko proiektua, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Obanosko Udaleko iragarki oholetan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

3. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari eta Obanosko Udalari jakinaraztea eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean hau jakinarazi eta biharamunetik. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1912112