187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2019 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, funtzionamendu erabat elektronikoa izanen duen administrazio baten alde egin baita.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentuaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Izendatzea Hezkuntza Departamentuko ordezkari gisa ziurtagiri digitala izan behar duten pertsona hauek:

–Beatriz Ayerra Gamboa, idazkari tekniko nagusia.

–Antonio Iriarte Moncayola, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridiko-Administratiboaren Ataleko burua.

–María Victoria Borrega Periánez, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro Bulegoko burua.

–Eukene Santesteban Saldise, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro Unitateko langilea.

2.–Izendatzea Hezkuntza Departamentuko ordezkari gisa soilik beren eskumen esparrukoak diren gaietan ziurtagiri digitala izan behar duten pertsona hauek:

–Tomás Rodríguez Garraza, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia.

–Begoña Unzué Vela, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

–Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

3.–Aurreko puntuetan egindako izendapen guztiak noiznahi ere baliogabetu daitezke.

4.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

5.–Foru agindu hau jakinaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, foru agindu honetan ageri diren interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2019ko irailaren 5ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1911549