186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udal ordenantza, instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2019ko irailaren 17ko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Urrotz-eko udalerrian instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza, proposaturiko testuarekin bat, espedientean baitago.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Urrozen, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1912022