186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa 2019ko zerga-tasetan

Urrozko Udalak, 2019ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen 2019ko zerga-tasen aldaketa hau onestea:

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Tasa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urrozen, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1912021