186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hiri-jarduketarako plan berezia Larraintzarko UE-07 unitatean. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen espediente hau: “Hiri-jarduketarako plan berezia Larraintzarko (Ultzama) UE-07 unitatean, bi zatitan banatzeko U.E.0.7-A eta U.E.0.7-B”. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7., 49., 61., 62., 71., 72., 133. eta 79.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1911640