186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

5, 6 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko aurrekontuan 5., 6. eta 7. aldaketak hasiera batean onesteko erabakiak 2019ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Futbol zelaiko inbertsioa.

Aurrekontuko 34203 6390000 partida, “Inbertsioa futbol zelaian”: 194.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 194.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria honela finantzatuko da:

2018ko likidaziotik heldu den gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 194.000,00 euro.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

2110 1600400 aurrekontu-aplikazioa: “Montepioaren derrama”,
20.700,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 20.700,00 euro.

Kreditu-gehigarria finantzatuko da kredituak beheitituz aurrekontuko 3340 4820000 aplikazioan: “Dirulaguntzak, kultura”, 20.700,00 euro.

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

1710 2100000 aurrekontu-aplikazioa: “Parke eta lorategien mantentze-lanak”, 10.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 10.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria finantzatuko da kredituak beheitituz aurrekontuko 9291 5100000 aplikazioan: “Ustekabeak”, 10.000,00 euro.

Gastuetako aurrekontuko kreditua behititzea, guztira: 10.000,00 euro.

San Adrianen, 2019ko irailaren 6an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1911639