186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatearen dedikazio araubidea

Azkoiengo Udalak, 2019ko abuztuaren 28an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Dedikazio esklusiboa ezartzea alkatearen karguari, 2019ko urriaren 1etik aurrera. Urteko ordainsari gordina 42.000 eurokoa izango da, hamalau pagatan banatuta. Dedikazio esklusiboan aritzeagatik ordainsariak kobratzea bateraezina da kide anitzeko organoen bilkura-sariak jasotzearekin.

2. Erabaki hau jakinaraztea Ogasun Alorrari eta Acceptum Lan Aholkularitzari.

3. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betez.

Azkoienen, 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1911739