186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuko xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-SEP-19 (11/CU).

«Iraganik Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuko xehetasun-azterketaren hasierako onespenaren jendaurreko epea (JOB, 2019ko maiatzaren 31koa (21/CV), 2019ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 26an), eta ez baita horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2019ko abuztuaren 6koa, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko XVI. unitate integratuko ZN-2 eremuko xehetasun-azterketa, P1 lurzatiaren goiko solairuen lerrokadurak aldatzeko. Xehetasun-azterketa Jose Luis Loizuk aurkeztu zuen 2019ko apirilaren 30ean, Promociones Mepro Navarra SL ordezkatuz.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911854