186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko
Plan Partzialeko L-29 oinarrizko unitatearena.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-SEP-19 (10/CU).

«Iraganik hasierako onespenaren jendaurreko epea, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-29 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketarena (JOB, 2019ko maiatzaren 14koa (7/CV), 2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 4an); ikusirik Valdizarbe Gesproin SLU sustatzaileak 2019ko ekainaren 21ean jarritako alegazioa, eskatzeko gailurrean zuzenketa txiki bat, zeina baita atikoko terrazaren eraikuntza-azterketaren ondorio; ikusirik Miguel Aldaz García-Minak, Valdizarbe Gesproin SLU ordezkatuz, 2019ko uztailaren 22an aurkeztutako testu bategina, eta bat eginik Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko uztailaren 23ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko abuztuaren 7ko txostenarekin, erabaki da:

1. Behin betiko onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-29 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketaren testu bategina, xede duena zehaztea aurreikusitako eraikuntzaren beheko solairuen altuerak eta goiko solairuen sestrak. Miguel Aldaz García-Minak aurkeztu zuen tramitera, Valdizarbe Gesproin SLU ordezkatuz, 2019ko uztailaren 22an.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911853