186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-SEP-19 (9/CU).

«Kontuan hartuz jendaurrean egon dela Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren dokumentua, hasiera batean onetsi ondotik (JOB 11-04-19-5/CV), eta ez dela hari buruzko alegaziorik jaso; ikusirik 2019ko ekainaren 11n egindako errekerimendua; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2019ko apirilaren 29koa; eta bat etorriz eta Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2019ko uztailaren 4ko txostenarekin eta Hirigintzako Gerentziako legelariaren abuztuaren 29ko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren dokumentuaren testu bategina, Sarriguren errepideko jabekideen erkidegoak sustatua eta 2019ko ekainaren 28an tramitera aurkeztua.

2. Igor bekizkio erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 12an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911852