186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Jendaurrean jartzea balorazio txostenaren berrikuspena

Obanosko Udalak onetsi zuen tramiteak hastea osorik berrikus zedin bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txostena, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 35. eta 36. artikuluekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistroa eta katastroa).

Behin eskatutako balorazio txostena jasota.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistroa eta katastroa).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Obanosen, 2019ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1911702