186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Oihan aprobetxamenduaren enkantea

Eloko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, herri-lurretako oihan aprobetxamendu bat saltzeko:

–1. lotea, Erbiain: 2.924 m³ larizio pinu, eta

–2. lotea, Ilarkoa: 257,5 m³ larizio pinu, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kalkuluaren arabera.

Hasierako prezioa: 46.800,00 euro, BEZa sartu gabe. Prezioa orientatzeko da, likidazioa emaitzaren arabera eginen baita.

Proposamenen aurkezpena: 2019ko urriaren 1etik 15era, Eloko udaletxean, Del Burgo kaleko 4an. Proposamenak aurkeztuko dira eredu ofizialari lotuak eta behar bezala beteak, lotearen hasierako prezioaren %2 (936,00 euro) diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin.

Enkantearen baldintzak ikusgai daude interesdunen eskura Udal Idazkaritzan eta Nafarroako Gobernuaren Kontratazio atarian.

Elon, 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1911876