186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2019ko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuaren 1. aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2019ko irailaren 13an.–Alkateordea, Lorea Lasarte Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1911849