186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2019 eta 2/2019 aldaketak 2019ko aurrekontu orokorrean.

Jendaurreko epea ireki zen iragarkia jarriz 2019ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan, eta erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatutako aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, honako arau hauekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua, 202.1 artikuluarekin loturik, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, bete dadin aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa.

Aldaketa horien edukia aipatutako Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1911784