186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa, Lakuntzako 2. poligonoko
1016. eta 1226. lurzatietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, Alkatetzaren 2019ko irailaren 16ko 51/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Sakanalaser SAk sustatutako xehetasun-azterketa, defini daitezen Lakuntzako 2. poligonoko 1016. eta 1226. lurzatien bolumetria eta lerrokadurak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bat egina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lakuntzan, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1911901