186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 203. lurzatian.
Behin betiko onespena

Funeseko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehena.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, eraikigarritasuna esleitzeko 2. poligonoko 203. lurzatiari, hain zuzen ere, 2.2 unitateko hiri-lurzoruaren eremuari (hiri-lurzoru finkatu gabea) eta 2.10 unitatearen barruan dagoen zatiari.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako planaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911696