186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fontellasko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen, jarraian hitzez hitz ematen dena:

1. Urtean 27.598,56 euro gordineko ordainsaria ezartzea Andrés Agorreta Arriazu alkate udalburuarendako, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %75), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

2. Urtean 6.900 euro gordineko ordainsaria ezartzea Erika Lasheras Munárriz lehen alkateorde eta Hezkuntza, Festen eta Gazteriaren zinegotzi delegatuarendako, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

3. Urtean 6.900 euro gordineko ordainsaria ezartzea Francisco Javier Lamana Ibuarben bigarren alkateorde eta Kirol eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatuarendako, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

4. Urtean 6.900 euro gordineko ordainsaria ezartzea Sheila Pérez Martínez Kulturako,Teknologia Berrietako eta Emakumearen zinegotzi delegatuarendako, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

5. Ez dedikazio ordaindurik ez Gizarte Segurantzako altarik ez duten Udalbatzako kideendako, honako bilkura-sariak ezartzea:

–Osoko Bilkurak, 90 euro/bilkura.

–Batzordeak 90 euro/saioa.

–Udalez gaindiko organoak: 90 euro/saioa.

Fontellasen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1911765