186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Eulateko Udalak, 2019ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta aldatutako testua ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Eulaten, 2019ko irailaren 9an.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan

17. artikulua. Eulateko Udala arduratuko da Udalerriko toponimia zaintzeaz eta haren gaineko informazioa zabaltzeaz. Toponimoak lehenetsiko dira kaleak, plazak, eraikinak eta udalerriko gainontzeko elementuak izendatzeko, eta hizkuntza bakoitzaren grafia erabiliko da.

Nolanahi ere, lehentasuna izanen dute gainerako izenen aurretik euskarazko jatorrizko eta tradiziozko izenek, Euskaltzaindiaren irizpideen arabera.

Iragarkiaren kodea: L1911685