186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea: alkateordearen ordainsariak
eta dedikazio araubidea

Udalak 2019ko irailaren 11n egindako Osoko Bilkuran, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituz, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatuz, kontu hartzailea kontsultaturik eta idazkaria entzunda, Etxarri Aranazko Udalbatzak,

ERABAKI DU:

1.–Alkateordeak dedikazio osoa izatea 2019ko irailaren 12tik 2019ko urriaren 31ra arte, Alkateari bere eginkizunetan ordezkatzen dion bitartean.

2.–Alkateordeak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. 33.162,22 euroko soldata gordina jasoko du urtean. Soldata hamabi hilabeteetan banatuko da eta aparteko bi paga izango ditu. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Alkateordearen ordainsariak urtero egunerako dira Nafarroako Administrazio funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu eta bestelako akordiorik hartu gabe.

3.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan gizarte segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko eskatzea, legeak agindutako moduan.

4.–Ordezkapenak irauten duen bitartean Alkateak ez du ordainsaririk jasoko.

Gainera, ez da gizarte segurantzan dagokion araubidean altan jarraituko.

5.–Ordainsarien inguruko erabaki honek 2019ko irailaren 12tik aurrera hartuko du indarra.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da.

Etxarri Aranatzen, 2019ko irailaren 16an.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L1912003