186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2019/03U aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko irailaren 11n egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onartu du ondoren aipatzen den 2019 ekitaldiko aurrekontu aldaketa:

• 2019/03U: Genero Indarkeria Ituna.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2019ko irailaren 16an.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L1911900