186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

UE-2 exekuzio unitatea aldatzeko Plan berezia. Hasierako onespena

Lizarrako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal plan orokorreko UE-2 unitatearen mugatzea aldatzeko; sustatzailea Edurne Ros Bengoechea da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1911645