186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko, Logroño bidea kaleko 2an. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko irailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Plan Berezia, Hirigintzako udal planaren aldaketa xehatua egiteko, irisgarritasuna ahalbidetze aldera, igogailua paratu ahal izateko Lizarrako Logroño bidea 2ko eraikinean; sustatzailea jabeen erkidegoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuaren arabera.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1911644