186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko zenbait lurzatitan.
Hasierako onespena

Alkate udalburuak, irailaren 10ean eman 356/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Adrian Huerta Ariasek aurkeztutako xehetasun-azterketa, honako lurzatiek osatutako etxe-sailari eragiten diona: Cortesko 2. poligonoko 294., 295., 296., 297., 298., 299., 300., 301., 302., 303., 304., 305., 306., 459., 458., 798. eta 793. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunetarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu ahal izateko eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen. Hori, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean alegaziorik jartzen ez bada, agiria aurkeztuko da behin betiko onets dadin, hala badagokio.

Aipatu espedientea, aztertua izateko eta dagokion epean alegazioak aurkeztu ahal izateko argitara ematen da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atarian, honako lotura honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/b7e7a80f-98cd-4b14-8b24-d8d78ee630ad/.

Cortesen, 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1911724