186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

14/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko irailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailetzaren txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2019ko behin betiko aurrekontuan 14/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena betez.

Cintruenigon, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1911656